Skam (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Julie Andem (en) |
Izenburua | Skam |
Jatorrizko hizkuntza | norvegiera |
Jatorrizko herrialdea | Norvegia |
Sasoi kopurua | 4 |
Atalak | 43 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama, youth series (en) eta LGBT-related television series (en) |
Antzezlea(k) | |
Tarjei Sandvik Moe (Isak Valtersen (en) ) Josefine Frida (en) (Noora Amalie Sætre (en) ) Lisa Teige (Eva Kviig Mohn (en) ) Iman Meskini (mul) (Sana Bakkoush (en) ) Ulrikke Falch Henrik Holm | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Christian Wibe (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | NRK3 (en) |
Hasiera-data | 2015eko irailaren 25a |
Amaiera-data | 2017ko ekainaren 24a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Oslo |
Historia | |
Jasotako sariak | |
skam.p3.no | |
Skam (norvegiar ahoskera: skɑm; euskaraz: «lotsa») Norvegiako web serie bat da. Hartvig Nissen institutuko, Osloko Frogner distrituko eskola aberats batean ikasten duten gazte batzuen eguneroko bizitza kontatzen du. NRKko taldean dagoen NRK P3k produzitua izan zen.[1]
Denboraldi bakoitza pertsonaia desberdin batean zentratzen da, gaur egungo gazteen arazoetan arreta jarriz. Telesailak gai hauen inguruan dagoen estigma ezabatu eta haien inguruko eztabaida bat irekitzen du. Lantzen diren gaien artean hauexek daude: identitatearekin arazoak, harreman erromantiko/sexualak, homosexualitatea, erlijioa, buruko gaitzak, eskola jazarpena, abusua, cyberbullyng-a eta elikadura nahaste jokabideak, besteak beste.[2]
Skamek kritika eta ikusleen aitorpena jaso zituen jorratu zituen gaiengatik. Norvegiako hizkuntza eta kultura internazionalki bultzatzeagatik goraipatua izan zen, baita erabilitako formatu eta zabaltze sistema bereziagatik ere. Norvegiako hainbat sari jaso ditu, ohorezko narrazio dramatikoa, kontakizun formatu berritzailea, gidoia, zuzendaritza eta aktoreen antzezlanengatik. Telesailaren arrakastak beste herrialdeetan remake-ak egitea ahalbidetu du, baita jatorriko gidoiak dituen lau liburu eta blooperrak argitaratzea ere.[3]